Catecismo "km. 0" Arratia Jesus Team

Ahora están de moda los productos "km. 0". Cerca del consumidor, con lo mejor de la tierra. Algo así es el catecismo que se va a utilizar este año en algunas parroquias de Arratia: «Arratia Jesus Team». El mensaje universal del evangelio de Jesús para los chavales y familias de Arratia de hoy en día.
Al contrario de otros catecismos, ha sido pensado, probado y publicado en euskera, no traducido del castellano. En la misma portada podemos ver un grupo de familias de Igorre y Zeanuri junto a la Iglesia de San Miguel de Artea, en una actividad de kt de hace unos años. En la contraportada el juego de la oca adaptado a Arratia, una forma amena de conocer sus pueblos e iglesias. En el interior, a todo color, siete temas sobre la vida y el seguimiento de Jesús: el grupo de amigos o seguidores, la interioridad y la solidaridad, el amor a Jesús y a los amigos, el perdón, la muerte y resurrección de Jesús, la eucaristía...

Puedes ver un resumen en el siguiente video

 


Urte batzuk badira Arratiako familia katekesian ahalegin berezia egiten  dogula uztartzen Familia Ospakizunak, hilean behin parrokia bakoitzean, etxeko eta parrokiko katekesiagaz. Ikasturte bakoitzean ezaugarri bat aukeratzen genduan, urtean zehar egindako ospakizunei batasun hari bat emoteko. Umearen bizitzatik gertu egon zedin ezaugarri hori ahalegindu izan gara: umea bera, etxea,partxisa,  arbolea,parabolak, Gure Aita,  Arratia, tranbia… edota txirrindularien tropela, kasu honetan.

Hilean zehar, hiru osagai batzeko ahalegin berezia egiten dogu: umearen bizitzan oinarrituz, parrokiko katekesia landu, etxean osatu eta amaitu parrokian hasitakoa, eta hori familia ospakizunean agertu, komunikatu, ospatu eta bedeinkatu.

Holan, fitxan landutako Jaunaren Berbea irakurriko da ospakizunean; kanta etxean errepasatuko da; otoitzak katekesian, etxean eta ospakizunean bertan agertuko dira; eskulana, etxean amaitu dana, pozarren eroango dau umeak ospakizunera. Batzutan, ospakizunean bertan zabalduko jako familiari hile horretarako zeregina edo pegatina edo oroigarri bat.

Oraingoan, Arratia Jesus Team  izenagaz, gure parroki batzutan landutako fitxak batu eta aurkezten doguz. Hamaika lagunek hartu dabe parte honeek egiten. Ezin itxi ahaztu barik, Arantza Iruretagoiena eta Begoña Aristondoren ekarpena, hamaika familiaren lan, poz eta ahalegin zintzoagaz batera.

Gure taldeko liderra dan Jesusen bedeinkapenak lagundu gaizala guztiok lasterketa hau umorez eta alkartasunez amaitzen!

Laburpen bat ikus-entzuki honetantxe aurkitu zeike.