Eleizbarrutiko Ebanjelizatze VI. Egitasmoa

«GOAZEN TXIKI»tik


Aurkezpena Eleizbarrutia mailan egin ondoren, IV. eta V. bikaritzek euren mailan egin eben Egitasmoaren aurkezpena, hausnarketea eta Gaien-Helburuen aukeraketea.

Hona hemen ondorioak, parrokia bakotxak bere neurrian iruntzi beharrekoak.

 

Hurrengo ekintzak aukeratu ziran arloka

1. OSPATU

6.-      EUKARISTIA ETA OSPAKIZUN ESANGURATSUAGO ETA ERAGINKORRAGOAK

—Hizkera eta bitartekoak eguneratuz, eta Eukaristian esku hartzea sustatuz.

—Liturgiaren sustatzaileen formazinoa zainduz eta areagotuz.

9.-      PASTORALTZAN, ERA ASKOTAKO GIZA EGOERAK ETA ELEIZ SENTSIBILITATEAK TXERTATU

—Gure Eleiz aniztasuna agertzera emoteko eremuak sortuz: familia izate barriak, etorkinak, sexu-identitateak, gazteen eremuetako joera barriak…

 

2. IRAGARRI

3.-      FEDE-SARBIDERAKO PROZESUAK

—Fede-zabalkundearen eta Katekesiaren esparru-egitasmoa garatuz.

—Katekista, laguntzaile eta begiraleak heziz, fede-zabalkundearen eta Katekesiaren esparru-egitasmoa garatzeko.

 

6.-      BATERAKO LANA HEZIKETA ETA ASOZIAZINO-EREMUETAN

—Ikastetxeen  eta Pastoral Barrutien arteko loturak sortuz eta estutuz.

 

9.-      MAKAL DAGOZAN PERTSONEN ALDEKO OSOKO AKONPAINAMENTUA

—Migrazino-, Nagusi-, Kartzela-, Osasun-, ahalmen urritasundun-Pastoraltzak sustatuz.

 

3. ZERBIDU

6.-      GIZARTE-KARIDADE JARDUERAREN PROTAGONISMOA

—Gizarte-karidade alderdia pastoral arlo guztietan txertatuz.

11.-    GIZARTEAGAZ ALKARRIZKETAN JARDUN

—«Laudato 'Si» Helburuak (garapen jasangarrirako helburuak) Eleizbarrutiko erakundeen egitasmoetan txertatuz.

 

4. ALKARTEA

3.-      SINODO SENEKO EREMUAK BULTZATU

—Parrokietako erreferenteen esperientzia bultzatuz eta sendotuz.

 

9.-      ALKARTE-BAHEKETA SUSTATU, ERABAGIAK HARTZEAN

—Kontseiluak eta gainerako baheketa-eremuak, informazino eta kontsultarako organo izateaz gain, eztabaida-leku be bihurtuz.

 

OHARRA 

Ona litzateke parrokia bakotxeko Kontseiluan eztabaidatu daiezan, eta ondorioak iragartera emon daiezan, danok abiatu gaitezan helburu berberatarantza, bide eta abiadura ezbardinetan bada be.

 

 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Agertu nortasuna, emaila jarriz.