«GOAZEN TXIKI»tik
Aurkezpena
Eleizbarrutia mailan egin ondoren, IV. eta V. bikaritzek euren mailan egin eben
Egitasmoaren aurkezpena, hausnarketea eta Gaien-Helburuen aukeraketea.
Hona
hemen ondorioak, parrokia bakotxak bere neurrian iruntzi beharrekoak.
Hurrengo ekintzak aukeratu ziran arloka
1. OSPATU
6.- EUKARISTIA
ETA OSPAKIZUN ESANGURATSUAGO ETA ERAGINKORRAGOAK
—Hizkera eta bitartekoak eguneratuz,
eta Eukaristian esku hartzea sustatuz.
—Liturgiaren sustatzaileen formazinoa
zainduz eta areagotuz.
9.- PASTORALTZAN,
ERA ASKOTAKO GIZA EGOERAK ETA ELEIZ SENTSIBILITATEAK TXERTATU
—Gure Eleiz aniztasuna agertzera
emoteko eremuak sortuz: familia izate barriak, etorkinak, sexu-identitateak,
gazteen eremuetako joera barriak…
2. IRAGARRI
3.- FEDE-SARBIDERAKO
PROZESUAK
—Fede-zabalkundearen eta Katekesiaren
esparru-egitasmoa garatuz.
—Katekista, laguntzaile eta
begiraleak heziz, fede-zabalkundearen eta Katekesiaren esparru-egitasmoa garatzeko.
6.- BATERAKO
LANA HEZIKETA ETA ASOZIAZINO-EREMUETAN
—Ikastetxeen eta Pastoral Barrutien arteko loturak sortuz
eta estutuz.
9.- MAKAL
DAGOZAN PERTSONEN ALDEKO OSOKO AKONPAINAMENTUA
—Migrazino-, Nagusi-, Kartzela-,
Osasun-, ahalmen urritasundun-Pastoraltzak sustatuz.
3. ZERBIDU
6.- GIZARTE-KARIDADE
JARDUERAREN PROTAGONISMOA
—Gizarte-karidade alderdia pastoral
arlo guztietan txertatuz.
11.- GIZARTEAGAZ
ALKARRIZKETAN JARDUN
—«Laudato 'Si» Helburuak (garapen jasangarrirako
helburuak) Eleizbarrutiko erakundeen egitasmoetan txertatuz.
4. ALKARTEA
3.- SINODO SENEKO EREMUAK BULTZATU
—Parrokietako erreferenteen esperientzia bultzatuz eta
sendotuz.
9.- ALKARTE-BAHEKETA SUSTATU, ERABAGIAK
HARTZEAN
—Kontseiluak eta gainerako baheketa-eremuak, informazino eta
kontsultarako organo izateaz gain, eztabaida-leku be bihurtuz.
OHARRA
Ona
litzateke parrokia bakotxeko Kontseiluan eztabaidatu daiezan, eta ondorioak
iragartera emon daiezan, danok abiatu gaitezan helburu berberatarantza, bide eta
abiadura ezbardinetan bada be.